Zergatik YOGA? Zertarako?

 

Yoga eginez gero zure gorputza malgua eta indartsua bihurtuko da, lasai eta buruargi sentituko zara eta gainera energia gehiago izango duzul. Ondorioz, askozaz ere hobeto sentituko zarelako.

 

Gaur egungo bizimodu estresanteak ez digu “bakean” uzten, eta lasaitasuna gure barrenean sentitzea zaila da. Tentsio batean bizi gara eta horrek eraginda ondoeza edota bestelako minak datorzkigu: buruko minak direla, bizkarrekoak… eta baita psikikoak ere, despresioa bezala.

 

Edozein eratara ere, YOGAk zu hobeto sentitzen lagunduko zaitu, gizakia osatzen duten alor desberdinak jorratzen dituelako, hau da, gorputz fisikoa, emozionala, mentala eta espirituala lantzen ditu. Horrexeagatik yogako klase batean jarrerak (asanak) egiten dira gorputza fisikoki lantzeko, arnasketa konszienteak (pranayamak) emozioak eta adimena lasaitzeko eta erlajazioa atseden hartzeko.

 

Meditazioa ere eginen dugu baina ohiko klaseetatik at. Informazio gehiago nahi izanez gero, hilean behin elkarrekin praktikatzeko aukera duzu. Hortako, jar zaitez gurekin harremanetan.

 

Yogako teknika guzti hauek landuz barne oreka eta buruargitasuna lortzen duzu. Yogak zure ongizatearen alde lan egiten du. Gustura sentituko zara zure buruarekin eta baita lagunurkoarekin ere.

 

Edozeinek egin dezake yoga. Ez dado kontraindikazioarik.

 

ZEINTZUK DIRA YOGAREN ONURAK?

 

Yoga maiztasunez praktikatzen duenak bere ongizate fisiko eta mentala hobetzen ditu. Onura fisiologiko batzuk hauek lirateke:

 

  • Malgutasuna hobetzen du.
  • Muskuluen tonua hobetzen du.
  • Artikulazioak askatzen dira.
  • Odolaren zirkulazioa hobetzen du.
  • Hezur-masa hobetzen du.
  • Argaltzen laguntzen du.
  • Yogak Chakra-k lantzen ditu, hau da, gure gorputzaren atal batzuetan kokatuta dauden energia-zentruak. Horrela energiaren zirkulazio askea lortzen da.

 

 

ZER DA YOGA?

 

Yoga hitzaren eratorria “yuj” da, eta honek “lotura” esan nahi du. Yoga nork bere zentruarekiko lortzen duen lotura kontzientea da.

 

Yoga ekialdetik, zehazki Indiatik, datorren milurteko disziplina da, 5.000 urte baino gehiagoko tradizioa izaki.

 

 

 

 

 

 

Naradevako filosofia gaur egungo gizarteko beharretara egokitzen saiatzen da, yoga klasikoaren oinarriak mantenduz, baina aldi berean etengabe bere burua berritzen, bizi garen garai berrien eskariei erantzuteko.

 

Naradevan argi daukagu oso garrantzitsua dela gizakiaren arlo guztiak kontuan hartzen dituen lan bat egitea, bakar bat ere kanpoan utzi gage. Horregatik, gorputz fisikoarekin lan egin arren, gure yoga ez da gimnastikoa; nahiz eta emozioak landu oreka lortzeko, gure yoga ez da psikologikoa; meditazioaren bidez adimena ezagutu eta zentratu arren, ez da yoga mentala; eta yogaren helburu nagusia bakoitzaren zentroarekin kontaktuan jartzea izan arren, ez da yoga mistikoa edo espirituala.

 

 

 

ASHRAM NARADEVA

 

Segoviako mendizerran dago kokatuta, izei eta pinuz, aire garbiz eta iturburu txiki batez inguratuta. Leku lasaia da, atsedenaldirako, meditazio eta isiltasunerako aproposa, baita ikasketarako eta hazkuntzarako ere.

 

Ashrama nork bere burua topatzeko lekua da, gizakiaren sakontasuna esploratzeko eta bere baitan duen aberastasuna aurkitzeko.

 

Ashram hoentan ikastaro ezberdinak egin ditzakezu, bai yogako irakaslea izateko formakuntza jaso nahi baduzu, bai milaka urteko zientzia honetan gehiago sakondu nahi baduzu. Naradeva eskolako webgunea bisita ezazu informazio gehiago nahi izanez gero: www.naradeva.com

 

 

 

 

 

Yogaren irakaskuntzari urte asko eskaini ondoren, eta beti ere yogaren ikaskuntzari eta praktikari zuzendutako txoko bat eraikitzea gogoan izanda, maitagarriek eta iratxoek gogo hura egi bihur zedin nahi izan zuten. Ordura arte airean nora ezean zebilen ideiak pisua hartu zuen, ametsa errealitate bihurtuz.

 

 

 

 

 

MAITE ARRESE ARTABE

 

Beasainen jaio nintzen 1967an. Behin, 11 urte nituelarik, Txindokira begira zegoen sukaldeko balkoian,, nire bizitzako lehenengo ausnarketa egin nuen:

 

- Zertarako jaio naiz????

 

Eta supituan, nire aurrera agertu zen Merlin Aztiaren itxurako batek esan zidan:

 

- Yogako irakasle eta ipuin kontalari izateko.

 

- Zer egin behar dut? - Galdetu nion berriz ozenki.

 

- Entzun arreta handiz: kazetaritzako ikasketak egin behar dituzu Bilbon; antzerki eta telebista munduan murgildu zaitez interpretazioko, distribuzioko eta komunikazioko lanak jorratuz. Gutxien uste duzunean herensuge beldurgarri batek leizezulo ilun eta laiotz batetan gordeko zaitu. Borrokarako indarrik ez duzula sentitu arren, aurre egin behar diozu herensugeari ezinbestean eta, bere barnean gordetzen duen argizko bola lortu. Yogako tresnak erabili garaile izateko! Argizko bolak gidatuko zaitu yogako munduan barrena, harik eta zure eskuinetara bidezidor estu-estu bat ikusi arte. Segituan iturri bat aurkituko duzu. Bertatik edan. Hortik sortuko dira zure lehenengo hitzak. Zure lehenengo ipuinak. Hori bai, ustekabean, basa pizti amurragarriren bat azaltzeko arriskua dago. Hortaz, azti ibili eta konfidantza osoa izan argizko bolarengan. Harek gidatuko zaitu aurrerantzean, beti-betiko!

 

A ze AZTIA!!! - pentsatu nuen. - Etxoin!!! Ez zen ba Merlin bera izango??? Baina zer egiten du Merlinek Euskal Herrian?? - Ondoren, meriendatzen jarraitu nuen

 

 

 

 

 

 

Beasainen jaio zen 1967an. Kazetaritzako ikasketak egin zituen Bilbon eta Eguna astekarian hasi zen lanean. Ondoren, aurkezle gisa ETBko Teletxip saioan. Antzerkirako jauzia egin zuen 1990ean eta 1997ra arte Bilboko Maskarada Antzerki Taldearekin aritu zen; segidan JP Producciones eta Tanttaka Teatroakin.

 

2003an Teatrorat sortzen du, antzerki taldeak banatuz. Zenbait filmetan ikusi dugu: Kutxidazu bidea Ixabel, Zorion Perfektua, Izarren Argia edota Goenkale telesailean. Ipuin kontalari gisa haurrentzako saio desberdinak prestatu ditu: Txoritxo batek esan dit, Amamaren Magalean, Haizearen Mezua eta Ipuinondo.

 

YOGA gorputza luzatzeko asmoz egiten hasi bazen ere, harekin lortzen duen barne orekak txunditzen du. Naradeva Yoga Eskolak Segovian duen Ashramean egingo ditu yogako ikasketak.

 

2012tik aurrera Donostiako Egia auzoan yogako eskolak ematen ditu (Drukpa Zentroa, Tejeria kalea, 28).

 

Gehiago: www.maitearrese.com

 

YOGA KLASEETAKO ORDUTEGIA

 

  • Astelehena: 17:15h + 19:00h
  • Asteartea: 11:00h + 17:45h
  • Asteazkena: 18:00h + 19:45h
  • Osteguna: 11:00h + 18:00h + 19:45h*

 

*Sergi Manrubia (Sindhú)

 

Animatu zaitez! Ezagutu ezazu gure etxea probatu klase bat (DOHAINIK).

 

Jar zaitez gurekin harremanetan eta gehien komeni zaizun ordutegia finkatuko dugu. Gurekin harremanetan jartzeko era zuzenena eta hoberena posta elektronikoz edota whatsApp-ez mezu bat bidaltzea da. Telefonoz deitzean klase batean baldin banago, mezu bat utz diezadakezu. Ahal bezain laister erantzungo dizut!

 

 

 

MEDITAZIO PRAKTIKA

 

Hilean lehenengo ostiralean 19:00etan.

 

Hitzaldiak aukerakoak eta dohainik dira. Borondatea utzi.

 

Etorri nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri eta hurrengo hitzaldiaren data esango dizugu.

 

 

¡HARREMANETAN JAR ZAITEZ!

 

kaixo@yogadonostia.com

690 630 748

 

Drukpa Zentru Kultural Budistan itxarongo zaitugu.

Calle de la Tejería, 28,

20012 Donostia - Gipuzkoa

 

 


Handiagoa

 

 

Tiralíneas